Sagardi Loft Osteria

*** ESPACIO TEMPORALMENTE CERRADO POR REFORMAS ***

 

Janari goxo-goxoa dastatzeko lekua izateaz gain, atsedenerako gunea ere bada SAGARDI.

 

Jatetxearen goiko solairuan, SAGARDI Loft Osteria dago,bidaiariek beren giltza eta lotarako leku propioa eskaintzen zieten antzinako osterien eredua berreskuratzen duen ostatu bitxia.

 

Buenos Aires kolonialeko heroi izandako Martina Céspedes-en ostatu zaharraren ondoko eraikin honek suite bat eta zortzi loft ditu, erdiko patio baten inguruan. Hiriko auzoaren memoria historikoari jarraiki diseinatu eta apaindu da eraikina, erosotasuna eta atsedena bermatzeko behar diren detaile guzti-guztiekin. Logela bakoitzak gai bati jarraitzen dio, San Telmoko historiako elementu grafikoak irudikatuz: Lezamako parkea, kafetegiak, Belengo Amaren eliza, tangoa… Auzoa zeharkatzeko sentsazioak, guztiak ere.

 

Eta, azkenik, eraikineko terraza dugu, igerileku eta solarium-arekin, San Pedro Telmo elizako dorreen begiradapean erlaxatzeko txoko ezin hobea.