Kultura gastronomikoa

Sagardo berriaren garaia iritsi orduko sagardotegietara joateko ohitura zegoen antzina, Euskal Herrian. Abenduko hilabeteetan egiten zen probaketa, hau da, sagardo berriaren dastaketa. Sagarraren lehenbiziko zukua zuzenean kupeletik probatu eta urte osorako sagardoa erostea zen probaketa haren xedea. Alkoholaren ondorioak leuntzeko, etxean bertan egindako barazki- eta okela-plater xumeak zerbitzatzen hasi ziren sagardotegietan.

 

 

Antzeko moduan sortu ziren lehenbiziko tabernak XX. mende hasieran. Han ardoa eta sagardoa zerbitzatzen zitzaien mahai baten inguruan bilduta, berriketan tarte atsegin bat pasatzeko bildutako lagun-taldeei. Sagardotegietan bezala, pintxoak zerbitzatzen zitzaizkien edanak eragindako ondorioak leuntzeko.

 

 

Bai sagardotegiak bai tabernak Euskal Herriaren ondarea dira. Hori dela eta, SAGARDIk (sagardoaren jatorrian dagoen sagarraren usain goxoa gogora dakarkigun izena) giro fresko eta atsegina sortu nahi du, tradizio horrek bizirik jarrai dezan gure egungo harreman sozialetan.